Historiaren istorioak

2013eko urtarrilak 22 – 2013eko maiatzak 26

Bilboko erakusketa

Jonathan
Georg Baselitz
Jonathan-ek ez daki penizilina aurkitu aurretik pozoindutako zigiluekin esperimentuak egin zituztela (Jonathan weiß nicht, daß es schon vor der Erfindung des Penicillins Versuche mit vergifteten Briefmarken gab), 2008
Olio-pintura mihise gainean
300 x 250 cm
Guggenheim Bilbao Museoa

Historiaren istorioak

Guggenheim Bilbao Bildumaren aurkezpen honetan, bi lan nagusi aurrez aurre jarri dira: Komodori buruzko bederatzi gogoeta (Nine Discourses on Commodus, 1963) Cy Twomblyrena eta Lenin Andrea eta urretxindorra (Mrs Lenin and the Nightingale, 2008) Georg Baselitzena. Bi lanotan egileek bizitako istorioak txertatu dituzte, eta, halaber, pertsonaia historiko jakin batzuen nondik norakoak berraztertu dituzte keinuz betetako arte-lengoaia erabiliz; halere, ez zaizkie ohiko espresionismoei lotzen. Aztertutako historioaren aldiak bata bestetik oso urrun daude, gainera.
Bien lanak oso bestelakoak dira artista garaikide jakin batzuek gertakizun historikoetatik abiatuta sortu ohi dituztenekin: ez dute historia bereganatzen ezta berregiten errealitatea beste ikuspegi batetik edota beste modu batean agertzeko, eta dituzte gertakizun historikoak berrinterpretatzen; aitzitik, gertakizun historikoetan oinarritutako istorioak egiten dituzte, eta horiek artistaren ikuspuntutik kontatzen. Zirikatzaileak dira, alabaina, artearen alorrean, ez politikarenean.

Komisarioa: Petra Joos

×